Aisialdia

Jentilen lorratzaren atzetik

2021eko azaroaren 27a
00:00
Entzun
Jose Miguel Barandiaran han eta hemen ibili zen euskal kultura aztertzen. Kondairak ere bildu zituen, baita bere sorterrian ere, Ataunen (Gipuzkoa). Hark egin bezala, pertsonaia mitologikoen urratsen atzetik ibiltzeko orientazio jolasa prestatu du Barandiaran museoak. Bihar izanen da, eta, parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da. Hiru euro balio du, eta jolasa bukatzean errota eta zerrategia martxan ikusteko aukera izanen da.

Mitologia orientazio jolasa



Bihar, 11:30ean, Ataungo Barandiaran museoan (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.