Osasunak ezin du hutsik egin mailaz jaitsita dagoen Lorca taldearen aurka

Imanol Magro Eizmendi.
2018ko maiatzaren 27a
00:00
Entzun
Osasunak huts egiteko tarterik gabe hartuko du gaur Lorca, Sadarren, Bigarren Mailako azken-aurreko jardunaldian (20:30). Iruñeko taldea igotzeko kanporaketa postuetatik kanpo dago, baina, Diego Martinez entrenatzaileak aste honetan esan duenez, azken sei puntuak lortzen badituzte Lehen Mailara itzultzeko kanporaketetarako sailkatuko dira. Hurrengo astean Valladolid aurkari zuzenaren zelaian jokatuko du Osasunak, baina, han zerbait jokoan izateko, gaur irabazi beharra dauka. Lorca, gainera, aurkari egokia da, asteak baitira matematikoki jaitsi zela mailaz, eta hondoa jota dabil. Egoera horretan, Osasunak ezin die ihes egiten utzi hiru puntuei. Martinezek aldaketa egin beharko du atean, Sergio Herrera luzerako min hartuta baitago, eta Manu Herrerak beteko du haren tokia. Sasoi guztian 38 minutu jokatu ditu bakarrik, eta denborladi osoan ordezko atezaina izan denak erantzukizun handia du azken bi partidetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.