Film sinopsia

'Un amor en Escocia'

2022ko ekainaren 26a
00:00
Entzun
Zuzendaria: Bouli Lanners. Aktoreak: Michelle Fairley, Bouli Lanners, Cal Macaninch, Clovis Cornillac, Julian Glover, Andrew Still. Iraupena: 99 minutu. Drama erromantikoa. Frantzia, 2021.

Phill komunitate presbiteriano txiki batera erbesteratu da, Eskozia iparraldeko Lewis uhartera. Gau batean, uhartean, buruko isuri bat izango du, eta, haren eraginez, memoria galduko du. Millie izeneko emakume batek zainduko du. Phill bere oroitzapenak berreskuratzen saiatuko da; Milliek, baina, gezurra esango dio, buruko isuriaren aurretik maiteminduta zeudela sinetsaraziko baitio.

Bouli Lannersek eta Michelle Fairleyk aktorerik onenen sariak jaso zituzten Torontoko Nazioarteko Zine Jaialdian.

Lannersen esanetan, garbi zeukan film bat egin nahi zuela Eskozian. Aurrena detektibeei buruzko bat egitea pentsatu zuen, baina, gero, iritzia aldatu, eta drama erromantiko bat egin zuen. Lewis uharteko paisaiak, bakardadeak, haizeak... presentzia nabarmena dute.

 
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.