AUZI SAIOAN ESANDAKOAK

2018ko apirilaren 18a
00:00
Entzun

D-12312-P TENIENTEA

«Beste herri batera joateko pozarren nengoke, baina ez da hain erraza. Nafarroako Foru Erkidegoko edozein tokitan pribilegio berberak ditugu».

«Krudela da toki batean egotea eta jende askok adieraztea ez zaituela han nahi. Horrek guztiak eragin egiten die guardia zibilei, eta Ospa Egunetan ez dira kuarteletik ateratzen. Badakite alde hemendik kantatuko dietela. Denbora asko zeramatenek normal ikusten zuten, eta dena ondo ateratzea nahi zuten, arazorik gabe. Berriontzat, erabat arraroa zen, zaharkitua. Eta ez genuen ulertzen. Ez banaute ezagutzen, zergatik ez naute nahi?».

N-84761-Q SARJENTUA

«Egun Altsasun jarraitzen dut. Apenas egiten dudan bizimodurik herrian. Supermerkatuan asteroko erosketak egiten ditut, eta ezer gutxi gehiago. Kuarteletik gertu ibiltzen naiz, paisaia ederra baita. Herrian ez dugu aisialdirik egiten, Pilar bikotekideak beldurra baitu».

MARIA JOSE NARANJO

«Egun hartatik aurrera, nire bizitza eta nire gurasoena infernu bat bilakatu zen. Etxe ondoan ia egunero pankartak agertzen hasi ziren. 'Herriak ez du barkatuko' zioen batek egin zidan minik handiena».

«Lagunek alboratu egin ninduten; ez dut babes sozialik. Bizi naizen tokian bizitza berregin dut, ez Altsasun. Puntu batera iritsita, ez nuen irtenbiderik ikusten. Bakarrik sentitzen nintzen, umiliatua, traizionatua... Irtenbiderik ikusi ez, eta neure buruaz beste egiten ahalegindu nintzen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.