Kutxa automatiko batean lo egiten zuen etxegabe bat hil da Donostian

Donostian jaiotako 60 urteko gizonezkoa da hildakoa. Ez dute indarkeria zantzurik aurkitu

Atzo goizean aurkitu zuten hildakoa, Donostian. JAVIER ETXEZARRETA / EFE.
Erredakzioa
Donostia
2020ko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun
Etxegabe bat hilik topatu zuten atzo goizean, Gipuzkoako hiriburuan. Donostian jaiotako 60 urteko gizonezko bat da hildakoa, eta Gros auzoko Sekundino Esnaola eta Aita Larroka kaleen artean dagoen kutxa automatiko batean aurkitu dute haren gorpua. Goizeko zortzietan topatu dute banketxeko langileek hilotza, lanera joan direnean. Ertzaintza eta osasun zerbitzuetako langileak bertara joan badira ere, ezin izan dute ezer egin.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez,gizonak kutxa automatikoan egiten zuen lo, kartoiekin estalita. Autopsiaren emaitzen zain dago Ertzaintza, gertatutakoa argitzeko. Hala ere, ez diote aurkitu indarkeria zantzurik, eta badirudi bestelako arrazoi batzuengatik zendu dela, Donostiako Udalak esan duenez. Izan ere, Donostian gau hotza izan zen, eta bost graduko tenperatura minimoa ere izan zen.

Iaz SOS Arrazakeriak kalkulatu zuenez, gutxienez 200 pertsona daude etxerik gabe Gipuzkoako hiriburuko kaleetan lo eginez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.