Ondarroak eta Aresek eskura daukate San Miguel ligara igotzea

Aitor Manterola Garate.
2016ko irailaren 18a
00:00
Entzun
Espero zen atzo Bermeon ia erabakita geratzea San Miguel ligako kanporaketa, eta, gaurko estropadaren faltan, esan daiteke espero zena betetzear dela. Izan ere, aldeak handi samarrak izan ziren ia talde guztien artean atzo, itsasoaren eta eguraldiaren egoeragatik. Bi taldek atera zieten etekina baldintzei: Ondarroak eta Aresek (Galizia). Aldiz, galtzak bete lan izan zituzten Donostiarrak eta Portugaletek; batez ere bizkaitarrek, oso atzean geratu zirelako.

Ondarroa izan zen bizkorrena erlojuaren aurkako lanean. Aresi 5,86 segundo atera zizkion, Donostiarrari 18, 64, eta Portugaleteri 33,46. Galiziako taldeak eman zuen ezustea, erreferentzia ezaren eraginez inork ez zuelako sartzen goiko lekuetan. Baina erakutsi zuen arraunean ondo egiten dutela, eta lanean ikusi ondoren, inorentzat ez zen ezustea izan bigarren egitea. Ezta Ondarroa izatea azkarrena ere,uda biribila osatzen ari delako. Donostiarrak piztu zituen itxaropenak Kontxan, baina atzo urrutitxo geratu zen, eta zeharo baldar Portugalete ibili zen, liga nagusiko taldea.

Gaur erabakiko da dena, Portugaleten (12:00, ETB 1), eta aukera handienak Ondarroak eta Aresek dituzte liga nagusira igotzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.