Javier Zarraonandia. Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuordea

«Enpresek luzera begirako posizioak hartu nahi dituzte Italian»

IREKIA.
xabier martin
Milan
2018ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
Hogei bat enpresarekin elkartu zarete. Zer esan dizuete?

Haiekin aurrez aurre egon, eta izan ditzaketen arazoak ezagutu nahi genituen, Jaurlaritza zertan izan daitekeen lagungarri jakiteko. Oso harreman interesgarria izan da; berretsi digute Jaurlaritzak laguntza eman dezakeela. Azkenean, euskal enpresek luzera begirako posizioak hartu nahi dituzte Italiako merkatuan, oso merkatu lehiakorra delako, eta helburu horrekin hainbat proiektu martxan jartzeko asmoa dugu.

Zer gehiago eskatu dute?

Italiaren eta Euskadiren arteko loturak, hegaldiak alegia, hobetu egin behar direla, batetik, eta pertsona kualifikatuak behar dituztela Italian lan egiteko, zailtasun handiak dituztelako kontratazioak egiteko. Jakina, hau ez da arazo berria guretzat, Euskadin ere arazo latza delako. Dagoeneko lanean ari gara soslai egokiak lortzeko, eta ahal den neurrian lagunduko diegula helarazi diegu. Administrazioaren burokrazia arintzeko beharra ere aipatu digute.

Bulegoa zabaldu duzue Milanen, hamazazpigarrena; helburua euskal enpresa gehiago ekartzea izango da, noski?

Dagoeneko 37 enpresa daude merkatu honetan jardunean, eta Milango bulego berriak horiei laguntza handia emango die aurrerantzean. Euskal enpresa txiki eta ertain gehiago Italian hedatzeko ere, gure ustez, aholkularitza lan oso interesgarria egin dezake bulegoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.