GAKOAK

2018ko ekainaren 28a
00:00
Entzun
Galerak. Azken hiru urteetan ehun milioi euro galdu ditu Tubos Reunidosek, eta 2018. urtea ez du ongi hasi, lehen hiru hilabeteetan beste 8,6 milioi galdu baititu. 212 milioi euro zor ditu.

Neurriak. Productos Tubulares adarrean ekin nahi dio birmoldaketari Tubos Reunidosek, hark duelako AEBekiko menpekotasunik handiena. Urte hasieran 157 langile kaleratu nahi izan zituen. Protestek atzera eginarazi zioten, eta orain beste plan bat proposatu du: 40-50 langile Trapagandik Amurriora joatea, eta soldatak %25 jaistea.

Merkatuak. Bere balioaren hiru laurden galdu ditu Tubos Reunidosen akzioak azken urtean: 1,25 euro zen 2017ko ekainean, eta 0,32 orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.