Berdintasun planekin «zorrotz» jokatuko dute

2019ko abenduaren 31
00:00
Entzun
2020ko martxotik aurrera derrigorrezkoa izango da 150 langile baino gehiago dituzten enpresek berdintasun plan bat izatea —orain arte 250 behargin baino gehiagokoentzat zen nahitaezkoa—. Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia sailburuak ohartarazi du «zorrotz» jokatuko dutela araudia bete dadin. 2019an eginiko ikuskaritzan, hogei enpresa aztertu dituzte, bitan antzeman dituzte arau hausteak eta zazpiri eskatu dizkiete aldaketak egiteko euren planetan.

Hurrengo urtean, 291 enpresari eragingo die aldaketak. 2021ean, ehun langile baino gehiago dituzten enpresentzat izango da nahitaezkoa, eta 2022tik, 50 langile baino gehiago dituztenentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.