Hamahiru jokalari joan dira taldetik, eta hemezortzi iritsi

2022ko abuztuaren 31
00:00
Entzun
Aldaketa sakona espero zen taldean, eta hala izan da. Hamahiru jokalarik utzi dute Baiona, eta hemezortzi jokalari fitxatu ditu klubak. Taldea utzi dutenen artean daude Mariano Galarza kapitaina eta Asier Usarraga donostiarra: Castres taldean ariko da. Halere, aurreko sasoian baino euskal jokalari gehiago ariko dira lehen taldearen dinamikan: hamar, nahiz eta horietatik soilik lauk duten lehen taldeko fitxa profesionala. Bestalde,lehen jardunaldiari begira, Bastien Pourailly, Peyo Muskarditz, Yann David, Maxime Marchenaud eta Jean Monribot min hartuta daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.