Azoka

Sormena ogibide bihurtzeko plaza

2022ko martxoaren 12a
00:00
Entzun
Dinagu kolektiboaren azoka ibiltaria Laudion (Araba) izanen da gaur, Faktorian. Emakume sortzaileei plaza eskaintzen dien egitasmoa da Nomadak Gaitun azoka, sormena ogibide bihurtzeko ahalegina. Gaur 18 postu eta artista izanen dira Faktoriako goiko eta beheko plazetan muntatu dituzten zirkuituetan. Antolatzaileek azaldu dutenez, Euskal Herriko bitxigintza, moda, ilustrazioa, zeramika, kosmetika eta zenbait osagarriren eskaintza alternatiboa «ikusi, ukitu, probatu eta erosi» ahal izanen da. Azoka 18:30ean itxiko dute, eta 21:00etan Maite Larburuk kontzertua eskainiko du. Kontzertuko sarrerak 12 euro balio du; 10 euro bazkideentzat.

Nomadak Gaitun azoka

Gaur, Laudioko Faktorian (Araba), 11:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.