Jaialdia

Musika lau haizeetara Zornotzan

2022ko ekainaren 25a
00:00
Entzun
Musika eta kalea. Horiek ditu osagai nagusi Zornotzako (Bizkaia) Haizetara jaialdiak. Kaleko musika taldeen nazioarteko lehiaketa da; XV. ekitaldia du aurtengoa, hamar musika taldek hartuko dute parte lehiaketan, eta, horiek eskainiko dituzten kaleko kontzertuez gain, beste hainbat musika emanaldi eta jarduera ere izango dira gaur eta bihar Zornotzako kaleetan —atzo hasi zen jaialdia—. «Musika jaialdi bat baino askoz gehiago da. Besteak beste, kultura, musika, elkartasuna, kaleko gozamena, udaren etorrera eta familiarekin eta lagunekin izandako une onak sinbolizatzen ditu», azaldu du Zornotzako alkate Andoni Agirrebeitiak.

Haizetara jaialdia

Bihar arte, Zornotzako (Bizkaia)kaleetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.