Erakustazoka

Oporretarako nahi adina aukera

2019ko martxoaren 30a
00:00
Entzun
Azken urteetan Donostian egin eta gero, Irungo Ficoban egingo dute aurten Sevatur turismo azoka. Bihar arte egongo da zabalik, 10:30etik 14:30era eta 16:00etatik 20:30era. Guztira, 160 turismo eskaintza egongo dira azokaren 17. aldi honetan, 1.650 metro koadrotan. Euskal Herriko proposamenak ez ezik, nazioartekoak ere egongo dira. Beraz, bisitariak edukiko du zer aukeratu. Horrez gain, hitzaldiak ere eskainiko dituzte zenbait bidaiarik. Esaterako, Xabier Aldekoak hitzaldia emango du, 19:30ean. Bertaratutakoek doako produktuak dastatzeko aukera ere izango dute, eta haurrentzako jarduerak ere egongo dira. Bisitarien artean, bost bidaia zotz egingo dituzte.

Sevatur

Gaur eta bihar, 10:30etik aurrera, Irungo Ficoba erakustazokan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.