Bisita gidatua

Esnearen jatorria ezagutzeko parada

2020ko otsailaren 15a
00:00
Entzun
Tradizioa aktualitatearekin lotzeko asmoz, Nondik dator esnea? izeneko bisita gidatua antolatuko dute bihar Lazkaoko (Gipuzkoa) Iztueta baserrian, 11:00etatik aurrera. Baserritarrek beren egunerokotasunean lanean jarduten duten txoko ezberdinak ezagutzeko parada izango dute bisitariek, hala nola abere tokia, ukuilua, zelaiak eta baserria bere osotasunean. Esnetegian ere izango dira, behiak nola jezten diren ikusteko eta, ondoren, esneak zer-nolako prozesua izaten duen jakiteko. Bestalde, bisitara bertaratzen direnek baserrian bertan ekoitzitako produktuak dastatzeko aukera izango dute, baita inguruko paisaiaz gozatzekoa ere.

Nondik dator esnea?

Bihar, 11:00etan, Lazkaoko Iztueta Baserrian (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.