Azoka

Antzinako merkatua Ordiziako kaleetan

2018ko irailaren 22a
00:00
Entzun
Ordiziako (Gipuzkoa) Alde Zaharra Erdi Aroko azoka bilakatuko da asteburuan. Aurten, 23. feria egingo dute, Antzinako Peria izenpean. 22. urtez, Napar Bideak Nafarroako Artisau Elikagaien Elkarteak, eskulangileek eta Ordiziako Udalak osatuko dute antzinako azoka, herritarrekin batera. 70 eskulangile postutik gora egongo dira herriko kaleetan: Erronkariko eta Idiazabalgo gaztak, hestebeteak, marmeladak, txokolateak, larrua, zeramika, loreak... Gainera, girorik ez da faltako azokan zein beste ekintzetan. Bertan egongo dira koblakariak, trobadoreak eta ipuin kontalariak, besteak beste.

Erdi Aroko azoka

Gaur eta bihar, Ordizian (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.