Azoka

Zaldikoak, ikusteko nahiz dastatzeko

2018ko abenduaren 1a
00:00
Entzun
Feriak egiten dituzte Lizarran azaroaren amaieran eta abenduaren hasieran. Biharkoa izango da egun handia: hazienda erakustaldia egingo dute Santiago plazan, eta hortik gertu dagoen Foru plazan, berriz, eskualdeko artisauen produktuak egongo dira ikusgai. Gainera, goizean Nafarroako Zaldikoaren XI. Lehiaketa Morfologikoa egingo dute: banakako erakustaldia aurrena, eta epaimahaiaren kalifikazioa, ondoren. Egun osoan, Lizarra inguruko produktuen zenbait lehiaketa egingo dituzte: gazta, ardoa, boilurrak... Bisitariek horiek guztiak dastatzeko aukera izango dute, baita San Martin plazan erretzen den txahala ere.

Lizarrako feria



Gaur eta bihar, egun osoan,Lizarran (Nafarroa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.