Gertakari gehiago, tresna zorrotzagoak

2021eko ekainaren 1a
00:00
Entzun
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan izandako 241 gorroto gertakari jasotzen ditu Euskadiko gorroto gertakariei buruzko 2020ko txostena izeneko dokumentuak, aurreko urteetan baino askoz gehiago, orain arte urteko gertaera kopurua 105 eta 130 artekoa izan baita. Hala ere, egileek uste dute horrek ez duela esan nahi gorroto delituak bikoiztu direnik. Jon Mirena Landak esan duenez, orain tresna zorrotzagoak dituzte horiek detektatzeko, ertzainek ere prestakuntza berezia jasotzen dute, eta horregatik atzeman dituzte kasu gehiago. Adituek uste dute kasuen %80 inguru ezkutuan gelditzen direla oraindik ere.

Batez ere, hiru giza multzok pairatzen dituzte gorroto erasoak: talde etnikoek (erlijioa oinarri duten erasoak ere aintzat hartuta eraso guztien %58 dira); generoari edo sexu joerari dagokionez bazterkeria pairatzen duten multzoek (gertakarien %27), eta aniztasun funtzionala, pobrezia edo bestelako ezaugarriak dituzten taldeek (%12). Erasoen %17 Internet bidez egiten dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.