Hegoaldean ere, ordezkoak finko egingo dituzte

2021eko azaroaren 23a
00:00
Entzun
Espainiako Kongresuko Ogasun eta Funtzio Publikoko batzordeak ontzat eman zuen atzo enplegu publikoen behin-behinekotasun tasa gutxitzeko legegaia, eta ganbera horretako osoko bilkurara bidali zuen, PSOE, UP, ERC eta EAJren botoen bidez. Haren bidez, lanpostu publiko bera gutxienez bost urtez bete duten ordezko langileek lanpostu hori eskuratu ahal izango dute lehiaketa baten bidez, baina oposiziorik egin gabe. Zuzenketa baten bitartez, legegaia Hego Euskal Herrian ere ezarriko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.