Erakustaldia

Araizko kable sistema ezagutzeko

2022ko ekainaren 25a
00:00
Entzun
Malloetako belarra baserrietara jaisteko kable sistema berezia asmatu zuten Araitz ibarrean (Nafarroa) duela 40 urte baino gehiago. Ondare hori ezagutarazteko antolatzen dute Araizko Kablearen Eguna, eta bi egunetan banatuta egingo dute aurten. Gaur, Uztegin, sega tailerra antolatu dute, eta Gaztelu sega taldearen erakustaldia ondoren. Bihar, Gaintzan, plazan jarri dute hitzordua (11:00), kableak berreskuratu dituzten tokira oinez igo eta erakustaldia ikusteko.

Araizko Kablearen eguna

Araitz ibarrean (Nafarroa). Uztegin gaur, eta Gaintzan bihar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.