Bikotekidea jotzea egotzita, bi gizon atxilotu dituzte

2014ko abenduaren 31
00:00
Entzun
Gasteizen eta Azpeitian (Gipuzkoa) bi gizon atxilotu dituzte, bikotekidea jotzea leporatuta. Gasteizen, atzo gertatu zen erasoa, Herrandarren kalean, eta udaltzainek segidan atxilotu zuten gizona (43 urte).

Azpeitiko erasoa ere kalean gertatu zen, igande gauean. Herriko Bilgune Feministak erasoa salatu du, eta gaur 13:30ean Azpeitiko plazan elkarretaratzera deitu du. Adierazi dutenez, «indarkeria matxistaren puntu gorena» da jazotakoa, ez «gertaera bakana». Gabonak bortizkeria horren ispilu direla salatu dute, eta herritarrei gizarte feminista bat eraikitzeko dei egin diete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.