BBVAko burua: «Sinesten diot Gonzalezi»

2019ko otsailaren 2a
00:00
Entzun
Zenbaki oso onak aurkeztu zituen atzo Carlos Torres BBVAko presidenteak: bankuak 5.324 milioi euroren irabaziak izan zituen iaz, aurreko urtean baino %51,3 gehiago. Alabaina, 2018ko datuen aurkezpenean, kazetarien galdera gehienak Francisco Gonzalez presidente ohiaren eta egungo ohorezko presidentearen ingurukoak izan ziren, ustez Villarejo komisario ohiari eskatutako legez kanpoko entzuketen harira. Torresek Gonzalezen alde egin zuen, esanez «sinesten» duela haren bertsioa: hau da, ez zekiela ezer entzuketa horiei buruz. Edozelan ere, Torresek azaldu zuen «ikerketa sakon eta zehatza» dagoela martxan, eta BBVAk «arduraz eta gogor» jokatuko duela behin ikerketaren emaitzak jasotzen dituenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.