Valladolid 2-0 Osasuna

Ezinean eta ezinezko

Osasunak galdu egin du Valladoliden, eta ez ditu Lehen Mailara igotzeko kanporaketak jokatuko. Partida kaskarra jokatu du Diego Martinezen taldeak

Osasunako jokalari Lucas Torro, lurrean, artxiboko irudi batean. IÑIGO URIZ / FOKU.
ainara arratibel gascon
2018ko ekainaren 3a
00:00
Entzun
Golak. 1-0: Herviasek (30. min). 2-0: Matak, penaltiz (62. min). Epailea. Bikandi Garrido. Txartel horria: Osasunako Lillori. Txartel horiak: Valladolideko Micheli eta Borjari; eta Osasunako Fran Meridari, Xiscori Oierri eta Manu Herreri. Bestelakoak. Bete egin da Jose Zorrilla.

Osasunak beste denboraldi batez segituko du Bigarren Mailan. Atzo 2-0 galdu zuen Valladoliden zelaian, eta gorritxoak igoera kanporaketak jokatzeko postuetatik kanpo geratu dira. Denboraldi ia osoan kontrakarrean aritu eta gero, Diego Martinezen taldeak bere esku zuen sailkatzea. Irabazita barruan zen, eta berdinduz gero aukera asko zituen. Baina huts egin zuen. Sasoi osoan zehar oso maila onean aritu da bisitari gisa, Sadarren baino nabarmen hobeto. Baina atzo lehia kaskarra jokatu zuen Jose Zorrillan. Hala, Zaragoza-Numantzia eta Sporting-Valladolid izango dira Lehen Mailara igotzeko aurreneko kanporaketak.

Partidako jokaldi erabakigarria 62. minutuan gertatu zen.Valladolid 1-0 aurretik zegoela, Lillo Osasunako atzelariak penalti inozoa egin zuen, eta epaileak bigarren txartel horia erakutsi zion. Matak ez zuen huts egin, eta 2-0koa sartu zuen. Hala, Osasunak miraria behar zuen gutxienez lehia berdindu eta kanporaketak jokatzeko aukera izateko. Ez zen posible izan. Liga erregulartasunaren txapelketa dela esaten da, eta ziurrenik etxean ihes egiten utzi dituen puntuek kondenatu dute talde gorritxoa. Atzokoanondo hasi zuten partida nafarrek. Halako lehia erabakigarrietan etxean jokatzen duen taldeak estutu egin ohi du lehen minutuetan, eta Osasunak ondo eutsi zion Valladolidi. Gainera, Masipen atera ere inguratu zen, Fran Meridak ateratako pare bat geldikako jokaldiren bidez.

Etxekoek Michelen eta Herviasen abiadurarekin sortu zuten batez ere arriskua partida hasiera horretan, eta pixkanaka lehiaren aginte makila hartzen joan ziren, eta gehiago izaten. Hala, Herviasek berak sartu zuen 1-0ekoa, 30. minutuan. Talde gorritxoko eta Realekojokalari ohiak,gol ederra sartu zuen faltaz, urrutitik jaurtiketa oso on bat eginez. Kolpea izan zen Osasunarentzat gol hori, eta ondorengo minuetan atzean sartuta egon zen.Valladolidek beste bi abagune izan zituen bigarrena egiteko. Borjaren errematea gutxigatik joan zen kanpora, eta Manu Herrerakukabilekin atera behar izan zuen Herviasen beste falta jaurtiketa bat. Baloi jabetza apenas izan zuen Diego Martinezen taldeak lehen zatian, eta erasoan ia ez zuen jokaldirik lotu.

Osasunak maldan gora zuen igoera kanporaketak jokatzea. Beste modu batera heldu behar zioten bigarren zatiari nafarrek, eta hala egin zuten. Lerroak zertxobait aurreratu, eta lehen hamar minutuetan berdinketa lortzeko aukera ona izan zuen. Fran Meridak ateratako falta bat ondo errematatu zuen buruz Xiscok, baina baloia gutxigatik joan zen kanpora. Orduan iritsi zen Lilloren penaltia, Hortik aurrera joan etorrikoa izan zen lehia. Xiscok eta David Garciak aukera garbiak izan zituzten 2-1ekoa lortzeko. Baina alferrik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.