Bizikletan segurtasunez ibili nahi dute Angelun

Txirrindiraultza egin zuten larunbatean. PATXI BELTZAIZ.
2021eko irailaren 29a
00:00
Entzun
Bizikleta manifestazioa egin zuten larunbatean Angelun (Lapurdi), bizikletan segurtasunez joan nahi dutela aldarrikatzeko. Bizi mugimenduak antolatu zuen Txirrindiraultza deitutako protesta, eta jende anitz bildu zuen Herriko Etxearen aurretik abiatu zen martxan. Bizikletarekin ateraldiak «segurtasun handiarekin» egiteko zailtasunak agerian utzi nahi izan dituzte, Xabier Harlouchet Bizi taldeko kidearen arabera.

«Angeluko Herriko Etxeak ez du bere betebeharra egiten autoari alternatiba bat egiteko; egiten duela esaten du, baina ez du legea ere betetzen», azaldu du Biziko kideak. Elkarte ekologistak salatu du berotegi efektua sortzen duten gasen isurketen lehen jatorria garraiobideak direla; beraz, bizikletendako antolaketa seguruak eskatu dituzte, modu horretan egunero egiten diren toki aldatzeetan autoaren erabilera «azkarki ttipitu» daitekeelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.