Arrauna. ETE, Eusko Label eta KAE ligak

Galizian izango da gaur eta bihar Eusko Label ligako lehia

Aitor Manterola Garate.
2018ko abuztuaren 25a
00:00
Entzun
Azken txanpan dago Eusko Label liga, lau estropada baino ez baitira falta lehiaketa amaitzeko. Hori izango da lehen zortzi sailkatuen kasua, gainontzeko laurei asteburu honetan bukatuko baitzaie. Galizian jokatuko dituzte gaur eta bihar estropadak: Moañan gaur (18:00) eta Boiron bihar.

Lehen txandan izango dira begi asko jarrita, jaitsierako lekua zeinentzat den lehian ariko baitira Tiran eta San Juan. Lau puntu goitik dira pasaitarrak, eta bada tartea, baina Galiziako eremu haizetsuetan hutsa behar izaten da susto handiren bat hartu eta emateko.

Ligako onenen artean, azkeneko txandan joango dira Urdaibai, Hondarribia, Zierbena eta Orio, eta bermeotarrek bederatzi punturen aldea dute hondarribiarrekin. Gaurkoak eta biharkoak badute berezitik egutegiagatik ere, Kontxa jokatu aurreko egunetan izango baitira bi jardunaldiak. Hainbat talderen jarduna baldintza dezake horrek, ohikoa izaten baita arraunlari batzuei atseden ematea Kontxa aurreko azken bi estropadetako batean.

KAE 2ko azkena, gaur

Colindresen (Espainia) ariko dira gaur KAE 2ko arraunlariak, azken estropadan. Bandera izango da jokoan, baina ez da puntuagarria. Erlojuaren aurka ariko dira, 17:00 aldera, kanporaketaren ondoren. Lau talde lehiatuko dira igoerako eta jaitsierako estropada horretako lehen jardunaldian: KAE 2ko Camargo eta Santoña, eta KAE 1eko San Juan B eta Hibaika. Lau horiek ere erlojupekoa izango dute, 16:30ean hasita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.