Festa

Herriaren ardatza ospatzeko eguna

2021eko urriaren 16a
00:00
Entzun
Bostgarrenez, Gatz Eguna egingo dute gaur Leintz Gatzagan. Herriak lotura estua dauka gatzaren industriarekin; izena ere hark eman zion. Lotura hori ospatzeko, bisita gidatu bereziak antolatu dituzte Gatz Museoan. Baina beste hainbat ekintza ere prestatu dituzte: 10:00etan Baso gazia baso bizia mendi ibilbide gidatua eta Leintz Gatzagako pagadiak ezagutzeko ibilbideak egingo dituzte. Gero, Baso bainuak ibilbide lasaia egingo dute, naturan bost zentzumenekin murgiltzeko. Produktu ekologikoen azoka, sukaldaritza tailerra eta lixiba egiteko erakustaldia ere antolatu dituzte.

Gatz Eguna
Gaur, Leintz Gatzagan (Gipuzkoa), 10:00etan hasita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.