Libertimendua

Zirtzilen hondarreko hitzak

2022ko martxoaren 12a
00:00
Entzun
Udaberria ate joka ari da, eta zirtzilei ailegatu zaie partitzeko tenorea. Aurtengo azken libertimenduak ikusteko parada izanen da asteburu honetan. Gaur Hazparnen (Lapurdi) ariko dira zirtzilak, dantzariak, musikariak eta bertsolariak jendaurrean. 10:30ean abiatuko da karrika ingurua, eta ordu erdi geroago eginen dute emanaldi nagusia, Haritz Barne plazan. Azkenengo libertimendua bihar eginen dute, Bunuzen (Nafarroa Beherea). Oztibarreko gazteak ariko dira herriko plazan, 11:00etan. Aurretik, karrika ingurua eginen dute, 10:30ean abiatuta.

Libertimendua

Gaur, 11:00etan, Hazparnen (Lapurdi) eta bihar, 11:00etan, Bunuzen (Nafarroa Beherea).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.