Jaia

Inauteririk goiztiarrenak

2019ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
Euskal Herriko beste edozein lekutan baino lehenago hasiko dituzte inauteriak Uitzin. Herriko festarik garrantzitsuenak izaten dira, Gabonak igaro eta berehala, Errege Egunaren hurrengo asteburuan. Gaur goizean, jantzi eta trapu zahar batzuk soinean aterako dira herritarrak kalera, eta bertan egingo dituzte otorduak, trago artean, elkarrekin. Etxeko festa izaten da, eta herritar guztiek elkarrekin igaroko dute asteburua, janean eta edanean: eurek antolatu, eurek ondo pasatzeko. Bihar, etxez etxe ibiliko dira guztiak mozorrotuta, janari eta diru eskean, trikiti eta panderoaren doinuari jarraituta.

Inauteriak



Gaur eta bihar, Uitzin (Nafarroa), egun osoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.