Jaia

Artea zenbat hazi den neurtzeko eguna

2020ko otsailaren 15a
00:00
Entzun
Usadioari jarraikiz, San Balendin jaiak ospatuko dituzte bihar Zeanuriko (Bizkaia) Eleizondo auzoko Piedadea izenez ezagutzen den ermitaren inguruan. Aurten ere jarduera ugari antolatu dituzte; besteak beste, 11:30eko mezaren ostean, ermitaren aurrean dagoen Piedadeko artea neurtuko dute. 1958an landatu zuten artea, eta zuhaitza neurtzeko ohitura orain dela 62 urte eleizondotarrek hasi zuten. Urte batzuetan galduta egon ondoren, usadioa berreskuratu, eta Piedadeko artearen neurketari ofizialtasun izaera eman zioten. Herriko txistulariek eta bertsolariek alaituko dute giroa.

San Balendin jaia

Bihar, 11:30ean, Zeanuriko Eleizondo auzoan (Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.