Jaia

Asteburu luzea Euskal Jaietan

2018ko irailaren 15a
00:00
Entzun
Gaur izango da Hernaniko Euskal Jaietako egun handia. Euskal jantziak soinean ibiliko dira; abeltzain azoka egingo dute 10:00etatik aurrera, eta berehala hasiko dira baserriko bizimodua gogora ekartzen, lanbideen erakustaldiarekin eta antzinako jokoekin, Ezkiaga pasealekuan. Txakolina dastatu ondoren, kalez kale kantari ariko dira eguerdian, eta herri kirolak egingo dituzte 12:30ean. Musikarik ere ez da faltako: 19:45ean, musika bandak joko du udaletxeko arkupeetan, eta Iratzar taldeak bi saio emango ditu Ezkiagan, 20:00etan eta 22:00etan. Bihar, Sagarraren eta Sagardoaren Eguna egingo dute.

Euskal Jaiak

Gaur, 10:00etan hasita, Hernanin (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.