Bi urteko haur bat larri zauritu da Arnegin, ibaira erori eta gero

Jon Rejado.
2019ko apirilaren 19a
00:00
Entzun
Bi urteko haurtxo bat larri dago, Arnegin (Nafarroa Beherea) ezbehar bat gertatu ondoren. Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenaren arabera, umea Arnegiko zubi batetik ibaira erori zen. Inguruan zeuden pertsonen arabera, ibaiak ur handia zeraman, eta uharrak eraman egin zuen umea. Asteazken gaueko informazioen arabera, umea ospitaleratuta dago, larri. Buruan kolpe handia du, eta bihotz eta biriketako funtzioak galdu zituen, tarte batez. Ezbeharra 17:00 aldera gertatu zen. Han zeudenak saiatu ziren haurra uretatik ateratzen. Hori lortu zutenerako, baina, uharrak 250 metro inguru eramana zuen haurra. Uretatik atera zutenean, berpizte kardiopulmonarra egin behar izan zioten. Ordurako, suhiltzaileak eta larrialdietako mediku zerbitzuak bidean zeuden.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.