Sasoiko lehen garaipena lortu du Osasunak Almeriaren kontra (3-1)

ainara arratibel gascon
2018ko irailaren 9a
00:00
Entzun
Laugarren jardunaldira arte itxaron behar izan duen arren, Osasunak denboraldiko lehen hiru puntuak eskuratu zituen atzo, Sadarren Almeriari 3-1 irabazita. Hala, zama hori kendu, eta garaipen batek ematen duen hauspoarekin lan egin ahal izango du datorren astean. Ruben Garcia izan zen partidako protagonista, gol bat sartu eta beste bietan parte hartu baitzuen.

Osasunak ondo hasi zuen partida. 15. minutuan, Juan Villarrek buruz sartu zuen gola Jagoba Arrasateren taldearentzat, Ruben Garciaren erdiraketa bat baliatuta. Baina zaleak oraindik ere gola ospatzen ari zirela, Alvaro Gimenezek berdindu egin zuen, hark ere buruz (16. min). Irekia eta lehiatua izan zen lehen zatia.

Bigarrenean, ordea, Osasuna nagusituz joan zen, eta lau minutuan bideratu zuen partida. Ruben Garciak penaltiz (65. min) eta Kike Barjak buruz (69. min) sartutako golei esker, 3-1 aurreratu zen. Azken 20 minutuak estutasunik gabe jokatu zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.