Simeoni erne ari zaio kasu egiten bake prozesuari

2018ko abuztuaren 24a
00:00
Entzun
Gilles Simeoni Korsikako presidentea Baionan izan zen atzo. Euskal Herriko eta Korsikako errealitateak ezberdinak direla aitortu arren, Euskal Herriko bake prozesuari hurbiletik erreparatzen ari zaiola esan zuen. Simeonik azpimarratu zuen Korsikan ere FNL taldeak armak utzi dituela eta han ere «orrialde berri bat» irekitzen ari direla. Gehitu zuen Euskal Herriak eta Korsikak badutela ezaugarri komun bat: «demokratikoki eta libreki erabakitzeko nahia». «Ikuspuntu berri batekin eraikitako nazioak nahi ditugu. Gure nazionalismoak Frantziakoaren eta Espainiakoaren aurkakoa dira; irekiak eta barneratzaileak dira», azpimarratu zuen Simeonik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.