OLERKIA

Javier Batarrita, Gabriel Arestiren lagun hura

2018ko martxoaren 28a
00:00
Entzun
Nire laguna zen, nire lagun maitea

bizikleteroa, denon adiskidea,

ideologietan etzen inoiz sartu.

Bakean bizi zen mundu guztiarekin,

gorriekin eta berde eta zuriekin.

Orok estimazio handia zioten.

Iluntze batean zetorren Bituritik

automobilean. Bihotzeanzekarren

andrea laztantzeko gurari bizia.

Oraindik eztiot entzun inoiz inori

bekatua dela, edo bidegabea,

esposari senarrak mosua liola.

Ezpainetan zuen tango baten soinua,

polizia batek gelditzeko haltua

mitralleta batekin eman zionean.

Dokumentazio identikaria

eskatu zioten: Atera zuenean

ezpainetan ziarto isildu zitzaion

haren tangoaren musika dotorea.

Egia da ezen herri-gobernariak

dolatu ziren haren heriotzarekin.

Baina egiagoa ezen haren emazte

gajoak etzuen inoizaurrerantzean

senar maitalearen musurikan hartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.