16 urteko zigor eskaera bi ikaslez eta lankide batez abusatzeagatik

2018ko maiatzaren 19a
00:00
Entzun
Arabako Fiskaltzak16 urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu du Gasteizko institutu bateko irakasle batentzat, bi ikasleri eta lankide bati sexu abusuak egitea egotzita. Gainera, ikasleetako bati sexu erasoa egitea ere leporatzen diote.

Lankideak salatu du 2007.urtean hasi zitzaiola gizona gorputza bere aurka igurtzi eta mezuak bidaltzen. Ikasleek, berriz, 2015-2016 ikasturteko gertaerak leporatu dizkiote, haiek 17 eta 21 urte zituztenekoak. Orduan adingabea zenak adierazi du irakasleak konnotazio sexualdun mezuak bidaltzen zizkiola egunero WhatsApp bidez. Besteak, berriz, leporatu dio paretaren kontra jarri, immobilizatu eta ukituak egin zizkiola.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.