HAINBAT JARDUERA

2019ko apirilaren 3a
00:00
Entzun
Korrikari begirako unitate didaktikoak bost ataletan daude banatuta (HH, LHko hiru zikloak eta DBH), eta hainbat ariketa planteatzen dituzte bakoitzean. Honako hauek dira adibide batzuk:

Haur Hezkuntza

Lekukoa. Ikasleek koloretako lekuko bana sortuko dute, eta, horrekin batera, irakasleak lekukoaren sinbologia eta garrantzia azaltzen saiatuko da, umeei galderak eginez eta haiek duten informazioa baliatuz.

Lehen Hezkuntza

1. zikloa: Mapa. Korrika 21en ibilbidea Euskal Herriko mapa batean zehaztuko dute LH1 eta LH2ko ikasleek. Mapa gela barruan eskegi, eta eguneko ibilbidearen hasiera eta amaiera markatuko dituzte bertan.

2. zikloa: Kanta. Kantaren hitzak hutsuneekin idatziz eman, eta hutsune horiek bete beharko dituzte LH3 eta LH4ko ikasleek. Horretarako kanta edo bideoklipa pare bat aldiz entzungo dute ikasleek. Maila guztietan eta Korrikak irauten duen bitartean, sarrera eta irteera orduetan abestia entzutea gomendatzen du unitate didaktikoak.

3. zikloa: Dantzatzera. LH5 eta LH6ko ikasleek dantza landuko dute. Ikasleak bost taldetan banatu eta talde bakoitzak abesti zati baten koreografia osatu beharko du, zati guztiak daudenean dantza osorik egiteko. Ikaskide guztiek ikasiko dute dantza, eta entseguak antolatuko dituzte 2. zikloko ikasleei dantza irakasteko.

DBH-DBOH

Ipuina. Goiatz Labandibar idazleak Graxi izeneko sorgina protagonista duen Ikimiliklik ipuina idatzi du Korrikarako. Maila guztietarako proposatzen da modu ezberdineko lanketa egitea. DBHkoek txikiei antzerkia egitea da horietako bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.