Txakurrak, akainen biktima, hemen ere

2017ko maiatzaren 26a
00:00
Entzun
Txakurrarekin mendira joaten denak badaki animaliok zein sarritan hartzen dituzten akainak. Kaparrek kutsatzen dieten gaitzen artean babesiosia dago, eta horrek txakurra hil dezake. «Euskal Herrian badaude kasuak, eta gainera ohikoa da, batez ere ehiztarien artean, albaitariarengana joatea gaixotasun horren eraginez», esan du Jesus Felix Barandika albaitariak. Hainbat ikerketaren arabera, gizakiei Lymeren gaitza eragin diezaiekeen borrelia burgdorferi bakterioaren gordailuak dira txakurrak. Baina txakur-jabeek arrisku gehiago ez dutela iradoki dute, txakurrari heltzen dion kapar nagusia —Rhipicephalus sanguineus— ez baita gizakizalea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.