Ane Pikaza: «Ilustrazio denak ez dira soinean eramatekoak»

BERRIA.
2020ko maiatzaren 7a
00:00
Entzun
Sormena du bizibide Ane Pikaza (Bilbo, 1984) ilustratzaile eta antzezleak. Arte Ederrak eta Antzerkia ikasi zituen, eta, geroztik, bi mundu horiek uztartzen ditu. Iaz jaso zuen egitasmoan parte hartzeko gonbidapena, baina beste proiektu bat zela eta, ezin izan zuen parte hartu. Aurtengoan, gogotsu jaso du proposamena: «Ez da nik normalean egiten dudan lan mota, eta urduri nago, jakiteko ea ondo moldatzen diren nire ilustrazioak proiektura». Ikasketa bat izatea espero du: «Nire ilustrazioak beste euskarri batzuetan ikustera hurbildu nahi dut; ikasketa bat izango da niretzat».

Denbora eta lan egiteko «azkartasuna» ere erronka izango dira Pikazarentzat: «Normalean, luzeagoak izaten dira prozesuak. Gaiaren arabera, nigandik hurbilago edo urrunago egongo da marrazkia. Gaia zein den jakitean, nire trikimailuak bilatu beharko ditut enkarguari behar bezala erantzuteko». Normalean, paperean eta digitalean hasi ohi da diseinua sortzen, baina, kasu honetan, digitalki hasiko da: «Bertsolaritzaren modukoa da. Azkenean, arin ibili behar zara hain denbora gutxian ideia lotzeko, irudi bat aurkitzeko eta gaia islatzeko».

Pikazaren kasuan ere berria izango da elastikoetarako lan egitea: «Zaila izango da nire ilustrazioei zuria ez den beste hondo bataurkitzea». Bere nortasuna islatzen saiatuko da diseinuan, garaian garaiko esentzia alde batera utzi gabe: «Estiloak aldatzen doaz, momenturen batean zerbaitekin jartzen zara burugogor, kolore batzuekin edo lan egiteko modu batekin... Polita da bakoitza dagoen momentu hori islatuz lan egitea». Hala, «asmatzea» du helburu: «Espero dut jendeak elastiko horiek jantzi nahi izatea. Ilustrazio denak ez dira soinean eramateko modukoak. Bisualki kontsumitzekoak dira kasu batzuetan, gustuko izan ahal dituzu ikusteko, baina ez janzteko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.