Tonba gainean loreak

ZALDI ERO.
2020ko abuztuaren 9a
00:00
Entzun
Nevadan izan denik eta idazlerik handienetakoa da Robert Laxalt. Hein batean, euskaldunen ahotsaizan zen AEBetan, 1957an Sweet Promised Land (Dominique, artzain xiberotar bat Nevadan, 1988), nobela argitaratu zuenez geroztik. Han, bere aita Dominiquek, berrogeitaka urte eta gero, Zuberoara egiten duen itzulia kontatzen du idazleak. Beharrik, zuzeneko informazioa baliatu zuen Robert Laxaltek, berak lagundurik egin baitzuen Dominiquek bidaia hura. Arrakasta handia izan zuen lanak Nevadan eta AEBetan, bigarren belaunaldiko immigranteek beren buruak guztiz identifikaturik ikusi baitzituzten Laxalten narrazioan. Harrezkero, neketan utzi zion bere idazlanetan euskal-amerikartasuna agertzeari. Horren froga dugu, ororen gainetik, ondu zuen trilogia, familiaren ibilia zutoin duela: The Basque Hotel (1989), Child of the Holy Ghost (1992), eta The Governor's Mansion (1994). Ezin konta ahala dira euskal erroetara jo zuen liburuak, eta aipatu Dominique… rekin batera, horra Kafea hartzea Iruñean (1986) ere, Xabier Mendiguren Bereziartuk euskaratuak biak.

Aipagarri da hil zen urtean berean argitaratu obra: Travels with My Royal: A Memoir of the Writing Life, Robert Laxalten tonbara joan eta loreak uzteko baitezpadako gida baita. «Batzuetan, aitak Euskal Herritik etorritako artzain gazteren bat izaten zuen ondoan, Levi's-ak eta laneko elastikoa soinean, herabeak ziren beti eta ingelesez mintzatzeko ezgai. Ondorioz, euskaraz mintzatzen zitzaien aita. Afalondoan, ama mahaian jarriko zen gurekin eta euskaraz mintzatuko zen artzain gaztearekin, beti Euskal Herrian bere partekoa baitzen. Solasaldi haietan gure belarriak euskaldunen hizkuntza aberatsaz betetzen ziren, guti konprenitzen bagenuen ere. Haatik, aski zen zaporea».

Idazle dugu haren alaba Monique Laxalt ere, Oroitzapen urdin iluna (2004) du euskaraz, bai eta Moniqueren seme Gabriel Urza ere: All That Followed (2015) du nobela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.