Arau kaltegarrien artean «bat eta erdi» indargabetu dute

2022ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
ELAren ustez, 2010eko eta 2012ko lan erreformek 11 arau oso kaltegarri zituzten, eta proposamen berriak «bat eta erdi» indargabetu ditu bakarrik. Peio Igeregi negoziazio kolektiboko arduradunak egin du ELAren entresaka teknikoa, eta azaldu du «hobekuntza neurtu» horietako batzuk Auzitegi Gorenaren ebazpenei esker lortu direla. Beraz, ELAren ustez, ondorioa «argia» da: «Sinatzaileek 2012ko elementu nagusiei eutsi nahi diete, eta uko egin diete aldaketa sakonei». Hobekuntzen artean, ultraaktibitatea mugagabe bihurtu izana eta obra kontratuaren amaiera aipatu ditu Igeregik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.