Koronabirusa

Lau egoiliar zendu dira azken bi egunetan Bizkaian

2020ko irailaren 4a
00:00
Entzun
Azken asteak beltzak izaten ari dira Bizkaiko zahar etxeetan. Abuztuaren 22an bi egoiliar hil ziren gaitzaren eraginez. Udako agerraldiak hasi zirenetik, Bizkaiko zahar etxeetan hildako lehen egoiliarrak izan ziren. Ordutik, baina, 21 izan dira. Azken orduetan jakinarazi baitu diputazioak lau adineko zendu direla astearteaz geroztik. Bizkaia ez da, ordea, heriotzak izan dituen herrialde bakarra. Zahar etxeetako bi adineko zendu dira Araban, eta hiru Gipuzkoan udan zehar. Gainera, kasuak ere ugarituz doaz. Hernaniko (Gipuzkoa) zahar etxean, 29 positibo atzeman dituzte dagoeneko: hemezortzi egoiliar eta hamaika langile daude kutsaturik. Mungiako (Bizkaia) zahar etxean ere agerraldi bat izan da: 21 egoiliarri atzeman diete gaitza. Bestalde, Baionako ospitaleak Donibane Lohizunen (Lapurdi) duen geriatria zerbitzuan egoiliar batek eta langile batek positibo eman dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.