Irudia. Donostia

Gipuzkoa osora zabaldu dute protesta

BERRIA.
2019ko urriaren 19a
00:00
Entzun
Gipuzkoako zahar etxeetan eta eguneko zentroetan greban dauden langileek amaitu dute herrialde osoan zehar egin duten martxa. Donostiatik abiatu ziren, urriaren 7an, eta leku berean amaitu zuten, atzo. Zaintzaileak zainduz, bizitzak zaindu lelopean, manifestazioa egin zuten Gipuzkoako hiriburuko kaleetan, eta foru aldundiaren egoitzaren aurrean amaitu zuten. Protestak iraun duen egunetan, Beasainen, Ordizian, Zumaian, Zarautzen, Irunen, Eskoriatzan, Arrasaten, Tolosan, Villabonan, Errenterian, Elgoibarren, Azkoitian eta Azpeitian izan dira grebalariak, gatazkaren berri emanez, eta herri horietako batzuetako udal agintariekin bildu dira. Langileek duela bi urte ekin zieten negoziazioei patronalarekin. Gipuzkoako Foru Aldundiari egotzi diote akordio batera heldu ez izanaren erantzukizun nagusia. 118. greba eguna izan zuten atzokoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.