«Errotze mailari» eutsi nahi dion buruzagia

2019ko ekainaren 6a
00:00
Entzun
Jose Miguel Garcia Fernandez espainiarrak «eskarmentu profesional handia» du telekomunikazioen sektorean, Euskaltelek nabarmendu duenez. Elektrizitate eta elektronikan lizentziaduna da, Australian amaitu zituen ikasketak, eta han hasi zuen ibilbide profesionala. Kargu sonatuena 2006 eta 2015 artean izan zuen, Jazztel telekomunikazio enpresa espainiarreko buruzagi izan baitzen, Orangek erosi zuen arte. Euskal Herrian ere lanean aritutakoa da: Eusko Jaurlaritzak eskatuta, zuntz optikoko sare azpiegituren mapa baten proiektua diseinatu zuen, gero Euskaltelen esku geratu zena.

Bere lehen adierazpenean, Garciak ziurtatu du Euskaltel, Telecable eta R marken «errotze mailari» eutsi nahi diola.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.