Hondakinen Legea onartu du Espainiako Kongresuak

Iosu Alberdi.
2022ko apirilaren 1a
00:00
Entzun
Espainiako Kongresuak behin betiko onartu du Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen Legea. Hark hainbat helburu ezarriko ditu hondakinen kopurua murrizteko asmoz; besteak beste, erabilera bakarreko plastikoetarako, eta zabortegi eta erraustegietarako zerga berriak ezarriko ditu.PSOEk eta Unidas Podemos-IUk, besteak beste, EAJren eta EH Bilduren babesa izan dute bozketan. Aurka egin dute, berriz, Voxek eta Kataluniako alderdi independentistek, eta PP abstenitu egin da.

Tramitazio korapilatsua izan du legeak. Izan ere, Kongresuak abenduan eman zion oniritzia, baina Senatuan 579 zuzenketa aurkeztu zituzten alderdiek. Haietako hainbat onartu zituen ganbera hark, eta, beraz, beste bozketa bat egitera behartu Kongresua. Bi ganberetako bozketen ostean, onartu den zuzenketako bat da Uren Legearen moldaketa, elektrizitate konpainiek ordaindu beharreko kanon hidroelektrikoak berrezartzeko; Espainiako Auzitegi Gorenak bertan behera utzi zituen. Horiek hala, Idoia Sagastizabal diputatu jeltzaleak nabarmendu du erronka berriei erantzuteko «beharrezko» lege bat dela.

Helburu handiagoak lortzeko «lehen pausotzat» jo du, berriz, UP-IUko diputatu Juan Lopez de Uraldek. Hark, baina, salatu du kanpoan geratu direla ftalato eta bisfenol-A substantzien isurketa debekatzeko neurriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.