NOLA IRITSI ERLOJUPEKORA ?

2018ko uztailaren 27a
00:00
Entzun
Senpere eta Ezpeleta arteko erlojupekoa ikusi nahi dutenek gaur eta bihar goiz artean bertaratu beharko dute. Txirrindularien eta ikusleen segurtasuna bermatzeko, ohikoa denez, bideak itxiko dituzte. Hala ere, hainbat gunetan aparkalekuak jarri dituzte. Autobusak ere antolatuak dituzte Ezpeletara edo Senperera bideak itxi aitzin joaten direnentzat; aparkatzeko leku ugari badira asteazkenetik jarriak. Larresoron egongo den Tourra EHren guneak ere aparkalekua izango da. Palen Borda deituriko aparkalekua izango da. Besta eta aldarrikapen gune hori Uztaritze eta Zuraide arteko D88 bide bazterrean jarria da.

Lehenagotik bertaratu ezin dutenei, aldiz, beste alternatiba bat proposatua zaie. Ezpeletako herriko sarbidea ibilgailuei itxia izango da gaur gauetik. 20:00etan itxiko dute, bihar 22:00ak arte. Senpereko erdialdea, aldiz, ibilgailuei itxia izango da biharko 05:00etan. Etaparen ibilbidea eta Senperera eta Ezpeletara iristeko bideak, aldiz, bihar 09:00etan itxiko dituzte. Hortik goiti, sei aparkatzeko toki proposatuak dituzte Miarritzen, Donibane Lohitzunen, Larresoron, Kanbon eta Itsasun. Aparkaleku horietatik Senpererako autobusak izango dira, 5, 10, 15 edo 20 minutuero. Zazpigarren aparkaleku bat Dantxarinean izango da; autobusa, aldiz, Ainhoaraino izango da bakarrik. Ezpeletara oinez joan beharko dute hor aparkatuko dutenek.Etapa bukatzerakoan, autobusak izango dira jendea berriz aparkalekuetara eramateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.