GAKOAK

2020ko urtarrilaren 24a
00:00
Entzun
Euskal Herriko kasuak

Azken bortz urteotan, bi gizonezkori eta emakumezko bati ezarri diete espetxealdi iraunkor berrikusgarria Euskal Herrian gertatutako delituetan edo euskal herritarren bat inplikatuta egon denetan:

2019an, Bilboko Abetxuko auzoan 9 urteko alaba hil zuen emakumezkoari.

2019an, Eibarko emakume bat eta haren semea hil zituen gizonari (Madrilen izan zen).

2018an, Gasteizen 17 hilabeteko umea hil eta andrea hiltzen saiatu zen gizonari.

Zer delitu motari ezartzen zaio?

Ezaugarri konkretu batzuk dituzten hilketetan ezartzen da espetxealdi iraunkor berrikusgarria. Honako delitu mota hauek jasotzen ditu legeak:

Gizateriaren kontrako krimenak.

Espainiako erregea edo bertze estatuburu bat espainiar lurraldean hiltzea.

Talde «terrorista» baten barruan egindako hilketa.

Askatasun sexualaren aurka egindako eraso baten ondorengo hilketa.

16 urtez beheitiko norbait edo pertsona zaurgarri bat hiltzea.

Aldi berean pertsona bat baino gehiago hiltzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.