HILBERRIA. Peio Olhagarai

Iparraldeko ekonomian eragile

EUSKAL HEDABIDEAK.
Ekhi Erremundegi Beloki.
Baiona
2020ko uztailaren 16a
00:00
Entzun
Peio Olhagarai zendu zen atzo. Itsasun sortu zen, eta Ipar Euskal Herriko ekonomia munduan ezaguna izan da azken urteetan. 1980eko hamarkadan Akitaniako kooperatiben batasunean lan egin zuen, eta 1998an Baionako Merkataritza eta Industria Ganberan sartu zen. Urteen joan-etorrian, zuzendaritza ardura ezberdinak izan ditu bere gain, 2017an kargutik kendu zuten arte.

Jazarpen morala leporatu zioten hainbat langilek, baina, hilabete batzuk geroago arrazoi eman zioten auzitegiek. 1994an Euskal Herriko Garapen Kontseilua sortu zenean, Olhagarai izan zen egiturako lehen zuzendaria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.