Irudia. Iruñea

Steilas eta ELA protestan lan kargak salatzeko

IÑIGO URIZ / FOKU.
2022ko otsailaren 10a
00:00
Entzun
Steilas eta ELA sindikatuek protestak egin zituzten atzo, hezkuntzako eragileen lan baldintzak salatzeko. Steilasek ikastetxeetan eta Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren egoitzetako atarian egin zituen elkarretaratzeak; ELAk, berriz, Hezkuntzako Bizkaiko ordezkaritzaren aurrean. Steilasen hitzetan, lan kargak «bikoiztu» zaizkie, eta, hori horrela, beharrezkotzat jo dute baliabideak eta lan baldintzak indartzea. ELAren iritziz, «jasanezinak» dira eskola publikoetako lan kargak, baliabideak eta ordezkapenak falta zaizkie, eta «inprobisatzen» ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.