Bikotekideari eraso diolakoan, gizon bat atxilo

2019ko martxoaren 1a
00:00
Entzun
Gizonezko bat atxilotu zuten herenegun Zumarragan (Gipuzkoa), genero indarkeria leporatuta. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, emaztea jo zuen behin baino gehiagotan, haien hiru haurren aurrean. Epaitegiaren esku utzi dute 41 urteko gizonezkoa.

Bizilagunek deitu zioten Ertzaintzari, zer gertatzen ari zen jakinarazteko: adierazi zutenez, gizonak ukabilkadak eman zizkion emakumeari, iletik tira egin, eta makila batekin jo zuen gorputzeko hainbat ataletan. Ertzainek egiaztatu zuten erasotako andreak kolpe ugari zituela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.