GORBEIAKOA

2021eko urtarrilaren 23a
00:00
Entzun
Pisua
Arrak: 18-36 kg.
Emeak: 17-29 kg.
Altuera
Arrak: 47-61 cm.
Emeak: 46-59 cm.
Burezurra: Luzea eta zabala. Garondoko intergunea nabarmena. Orbiten goialdeko arkuak ez dira asko markatzen, eta orbitak gutxi nabaritzen dira.
Begiak: Ertainak, almendra itxurakoak. Gaztaina eta anbar kolorekoak izan ohi dira. Kokapen frontala dute, eta sarritan begi lerro luze bat.
Lepoa: Luzera ertainekoa eta kono enborraren itxura du. Sendoa da, ez oso luzea.
Muturra: Luzanga eta mehea. Sarritan pigmentazioak edukitzen ditu. Muturraren gainaldeko soslaia zuzena izan ohi da, edo punta aldean goragune batekin.
Sabelaldea: barrurantz nabarmen bildua.
Ipurtaldea: sendoa, luzea eta zabala da. Angelua 15º eta 30º bitartekoa da.
Ilea: leuna, lisoa eta laburra orokorrean. Aurpegian eta gorputz adarren atzeko aldean oso laburra. Kolore gorrixka izan ohi du, hainbat tonalitatetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.