Nondik dator 31 milioi euroko eskaera?

2019ko azaroaren 20a
00:00
Entzun
Habidite Technologies enpresak 30.816.142,76 euroko kalte-ordaina eskatu dio Bizkaiko Aldundiari, eraiki ez zen lantegiarengatik. Baina zergatik hain kopuru handia? 8,9 milioi euro hasieran eginiko inbertsioaren kostuarengatik dira: Trapagaranen alokaturiko lantegi bat, 70 langileren kontratazioa, etxebizitzetako baten maketa... Sei milioi euro, berriz, iritsi ez zen Jaurlaritzaren diru laguntzarengatik. Akusazioaren arabera, EBtik 10,5 milioi eurorainoko diru laguntzak jaso zitezkeen, eta kopuru osoa sartu dute kalte-ordain eskaeran. 3,3 milioi euro eskatzen ditu lortu gabeko irabaziengatik, eta 2,9 milioi kalte moralarengatik. Alonsotegikoa proiektu erraldoia zen. 1.500 langile izango zituela hitzeman zuten bere garaian. Habiditeren arabera, munduan ez dago halako etxeak egiten duen beste enpresarik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.